| Zer da IGADI? |
Igadi na Rede |
||||||||
|
Gau egun dituen lan-ildo nagusiak:
IGADI 1991.urtean sortu zen eta ordu ezkero iharduera ugari garatu du, betiere hezkuntz eta unibertsitate alorrei arreta berezia eskeiniaz. Bereziki azpimarratzekoak dira "Pretextos Internacionais" argitalpen bilduma eta bestelakoak. Bestalde IGADIk urtero, komenio iraunkorren baitan ( Vigoko Unibertsitatea ) edo zenbait instituzio ( aginte lokala edo autonomikoa batipat ) eta gobernuz kanpoko erakundeekin hitzartutako akordio puntualen baitan, hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak eta bestelako iharduerak gauzatzen ditu. IGADI "Fondo Galego de Cooperación e Solidariedade"-ren Batzorde Exekutiboaren kidea da. Erakunde honek sentsibilizazio, lankidetza eta elkartasun politiken garapenerako udalgintza galiziarreko zenbait erakunde biltzen du. IGADIk hiruhilabetero "Tempo Exterior" aldizkaria argitaratzen du. Bertan, nolabaiteko gaurkotasuna duten nazioarteko gatazka eta arazoen analisia egiten da. Bere kide eta laguntzaileetako batzu giza-komunikabideetan presentzia aktiboa dute. IGADIk lankidetza eta elkartrukaketa harremanak mantentzen ditu antzeko erakundeekin eta, lan eta interes amankomunean oinarriturik, kontakto hauek areagotu egin nahi ditu. IGADI Xulio Ríosek zuzentzen du. |
|||||||||
|
Instituto Galego de Análise e Documentación Internacional www.igadi.org ÚLTIMA REVISIÓN: 14/09/2006 |
|||||||||
|
|||||||||